Zure Hizkuntza eta Eskola Laguntza Akademia Grosen
LEARNING Akademia Grosen ireki zen duela 30 urte. Erdialdeko lokal moderno batean gaude, Zurriola hondartzaren ondoan. Hondartza hori oso ezaguna da mundu osoko surflarien artean.
Ingeniariek, irakasle natiboek eta hizkuntzetan tituludunek osatutako talde hirueleduna gara. Irakaskuntzan eskarmentua daukagu, gure bokazioa da eta etengabe eguneratzen eta prestatzen gara.
Gure metodologia banan-banako arretan datza, izan ere, masifikaziorik gabeko eskolako klaseak ematen ditugu; gure ikasle-taldeak oso murriztuak dira. Honek asko hobetzen du gure ikasleen aurrerapena; ahozkoa askoz gehiago garatzen delako eta, ikaslea erosoago sentitzen baita, akatsen aurrean. Gainera, ikaslearen banako beharrak arreta handiagoz zaintzen dira. Horrela oso emaitza onak lortzen ditugu gure pozerako eta izen onerako.
Gure sistema, irakaslearekin ikasgeletan da, baina aldi berean liburu modernoenak, ikusentzunezkoak eta egungo metodologia erabiltzen ditugu.
Denboraz justu dabltzan ikasleentzat, online programaketak ere egiten ditugu.




Hona hemen gure ikasleek geuri buruz esaten dutena...
"Mary-k ni ingelesa irakasten egon zen 6 ikasturte, Advanced maila lortu arte. Ikastaro oso atseginak izan dira eta eskerrak eman nahi dizkiot esperientzia bikain honengatik."
Ekain Oyarbide
"Orain dela 20 urte ezagutzen dut akademia hau eta nire familiako kide askok egon gara (hizkuntza batzuk eta eskola laguntza). Gomendagarria da irakaskutza eta arreta apartak eman digutelako. Itzuliko gara, dudarik gabe."
Asier Bilbao
"Nire 3 seme-alabak eraman ditut akademia honetara Ingelesa, Alemana eta Matematiketako eta fisikako eskola laguntzarako. Arreta eta profesionaltasuna bikainak izan dira beti, baita prezioa ere. Guztiz gomendagarria."
Jon A. G.
"Profesional bikainak. Ikaslearen beharretara moldatzen dira uneoro. 100% gomendagarria."