Frantsesa irakasteko sistema oso modernoa da, eta eskolak entretenigarriak eta atseginak dira. Ikuspegi moderno eta praktiko batetik, gure ondoko herrialdearen kulturara eta hizkuntzara hurbilduko gara.
Ikusentzunezko metodoak darabiltzagu, taldearen adinaren, mailaren eta interesen arabera egokituak.
Irakasle natiboak eta tituludunak. Banakako jarraipena egiten da etengabe.
Hainbat eratako helburuak egon daitezke
- Eskola ludikoagoak eta umeei egokituak.
- Eskola dinamikoak, azterketa ofizialak prestatzeko: DELF; DALF; Hizkuntz Eskola Ofiziala; etab.
- Mintzapraktika: atseginak, gramatika gutxiago landuko da.
- Bidaietarako eta turismoa egiteko eskolak.
- Profesionalentzako eskolak, lanbideen araberakoak.
Eskola motak
- Taldeka: 3-6 ikasle = IZUGARRI AURRERATUKO DUZU! , batez ere hitz-jarioari eta ahozkerari dagokionez.
- Umeentzat, gazteentzat eta helduentzat (adinen eta mailen arabera antolatuta).
- Aurrerapena ikusteko aldizkako testak.
- Bukaeran lortutako mailaren ziurtagiria.
- Umeentzako ikastaro berezia: 6 urtetik gorakoentzat, astean behin bakarrik etortzeko aukera.
- Egindako aurrerapenen txostena gurasoentzat/tutoreentzat.
- Eskola partikularrak: 1-2 ikasle. Irakaslea ikaslearen mailara, erritmora eta ordutegira egokitzen da.
- Enpresentzat: irakasleak enpresetara joaten dira. Enpresen beharretara egokitutako ikastaroa.
- Ikastaro trinkoak: astean 6 eta 10 orduko klaseak ikasturtean (URRIA-EKAINA) eta uztailean.
- Ikastaroak online egiteko aukera ere badago.
Mailak
- Europako Eskola Ofizialetan aitortutako 6 mailak: A1; A2; B1; B2; C1 eta C2.
Goizeko, eguerdiko eta arratsaldeko ordutegiak.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez gurekin harremanetan 943 275 052 telefono zenbakira.

