Eskola-laguntzako klaseak klase partikular gisa prestatuta daude, ikasle bakoitzarentzat, nahiz eta talde txiki baten barruan egon. Irakaslea ikasle guztiekin egoten da eta arreta berezia eskaintzen die ikasle bakoitzaren beharrei. Oso arreta pertsonalizatua ematen da eta etengabeko jarraipena egiten da. Ikasleen liburuak erabiltzen dira, irakasleak ekarritako material osagarriaz lagunduta beharrezkoa izanez gero.
Irakasleak ingeniariak eta tituludunak dira, eskarmentu eta bokaziodunak. Ikasgaiei buruzko ezaguera eta konfiantza handitzeaz gain, ikasleen motibazioa eta hobetzeko gogoa areagotzen saiatzen gara. Autonomiaren irizpidetik abiatuta, ikasleak beren kasa ikasteko gai izan daitzen lortu nahi dugu, etxean edo geroko azterketei begira. Ikastetxeekin eta gurasoekin harremanetan egoten gara, ikasleak behar duten gauzetan zentratu daitezen.
Hainbat eratako helburuak egon daitezke
- Eskola-laguntza orokorra: Gaztelania, Ingelesa, Natur Zientziak, Ekonomia, Estadistika, Gizarte Zientziak, Matematikak, Fisika, Euskara, Biologia, etab.
- Azterketak prestatzeko eskolak: Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoak eta Selektibitatean.
- Helduak unibertsitatean sartzeko edo erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko eskolak.
- Eskolak Euskaraz zein Gaztelaniaz.
- Ikasteko teknikez jabetzeko edota azterketak prestatzeko eskolak.
Eskola motak
- Taldeka: 3-7 ikasle.
- Umeentzat, gazteentzat eta helduentzat.
- Egindako aurrerapenen txostena gurasoentzat/tutoreentzat.
- Umeentzako ikastaro berezia: 7 urtetik gorakoentzat, astean behin bakarrik etortzeko aukera.
- Eskola partikularrak: 1-2 ikasle. Irakaslea ikaslearen mailara, erritmora eta ordutegira egokitzen da.
- Emaitza bikainak, ikasleen kopuru handi batek gainditzen du ikasturtea urtero.

