Euskara modu praktiko eta atseginean irakasten dugu, bereziki ahozkoa/hitz-jarioa lantzen dugu. Talde txikiei esker, asko aurreratzen da, astean ordu gehiegi sartu beharrik izan gabe.
Ikusentzunezko metodoak, taldearen adinari, mailari eta interesei egokituak.
Irakasle natiboak eta tituludunak. Ikasleen etegabeko jarraipena, oso pertsonalizatua.
Hainbat eratako helburuak egon daitezke
- Eskola ludikoak eta umeei egokituak.
- Eskola dinamikoak, azterketa ofizialak prestatzeko: HABE (guztiak); Hizkuntz Eskola Ofiziala; etab.
- Mintzapraktika, gramatika gutxiago landuz.
- Profesionalentzako eskolak, lanbideen araberakoak.
- Etab.
Eskola motak
- Taldeka: 3-5 ikasle = IZUGARRI AURRERATUKO DUZU! , batez ere hitz-jarioa hobetzeko gomendagarria.
- Umeentzat, gazteentzat eta helduentzat (adinen eta mailen arabera antolatuta).
- Aurrerapena ikusteko aldizkako testak.
- Bukaeran lortutako mailaren ziurtagiria.
- Umeentzako ikastaro berezia: 7 urtetik gorakoentzat, astean behin bakarrik etortzeko aukera.
- Egindako aurrerapenen txostena gurasoentzat/tutoreentzat.
- Eskola partikularrak: 1-2 ikasle. Irakaslea ikaslearen mailara, erritmora eta ordutegira egokitzen da.
- Enpresentzat: irakasleak enpresetara joaten dira. Enpresen beharretara egokitutako ikastaroa.
- Ikastaroak online egiteko aukera ere badago.
Mailak
- Europako Eskola Ofizialetan aitortutako 6 mailak: A1; A2; B1; B2; C1 eta C2.
Goizeko, eguerdiko eta arratsaldeko ordutegiak.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez gurekin harremanetan 943 275 052 telefono zenbakira.

